Tentsio Oso Altuko Linea (línea M.A.T.)
Momentu hauetan badakigu, gutxi gora behera, zer den MAT linea edo Tentsio Oso Altuko linea(Catalunya behintzat, nahiz eta beste proiektu batzuk ere, beste leku batzuetan, martxan egon).: Catalunya gurutzatuko duen 400000 voltioko linea da, gerora Maroko eta Afrika iparralde-arte heldu arazi nahi dutena. Linea honekin estatu frantseseko zentral nuklearretan duten gehiegizko energia produkzioa bideratzea nahi dute, “vente a blen plaire” izenpean salduko duten energia, hau da, produkzio kostea baino prezio baxuagoetan. Informe tekniko, behar inperiotsu eta beste aitzaki asko entzun ditugu iadanik eta ez da arraroa euren esku dauzkaten medio guztiak erabiltzea guri sinestarazteko: politikariak, jakintsuak, komunikabideak, ingenieruak. Horrelako inbertsio altu batek eta etorkizuneko etekin handiek ondotxo merezi dute. Praktikan hau dena expropiazioetan bihurtzen da, naturaren suntsipenean, inpaktu bisualean, osasun arriskuetan eta ondorio gehiagotan. Ekonomia hazten jarraitzea nahitaezkoa dela petxaraztea nahi digute. Eta egia da: kapitalismoak funtzionatzeko ezin da “atzerantz joan”, “progresatzen” jarraitu behar dugu. Kosta edo kosta.
BASO OKUPAZIOA
Duela 3 hilabete borroka posible egiten duen baso – okupazioa sortu dugu : Ekosistema hondatu, askatasun pertsonalak murriztu eta bizimodu arduragabe(suntsitzailea) bat jarraitzera behartzen gaituen industrializazioari aurre egiten dion bizimodua.
Borroka eta elkarbizitza erresistentzia modu bat da zuhaitzen artean euren bizileku eta bizimodua egin nahi dutenentzat. Hau da, bizitzeko beste modu batzuk ere badaudela eta makro proiektu handi honek ez digula behar duguna emango, beti defendatuko duguna, basoen askatasuna!!!
114. dorrea eraikitzea planteatuta dagoen lekutik ezezkoa ematen diogu garapen industrialari eta gizakien, eta gizaki ez direnen esklabutzari. Gure egunerokotasuna sistemaren barne arazoaren parte bezala ulertzen dugu eta horregatik fisikoki kontrajartzen gara, okupatzen eta basoa gure etxetzat hartzen, errespetatu beharreko leku bat zeinaren menpe gauden zuzen zuzenean.
400000 voltioak pasako diren herrietako pertsonak konbentzitzeko saiakeren denbora pasa da, boteretsuen aldetik menperazi eta mesprezuak errefusatzen ez dituzten pertsonak, euren merkantzia hipotekatuetatik harantzago ikustea nahi ez duten pertsonak. Guzti honekin leku zehatz batean kokatzen gara, baso inguruen suntsipena onartzen ez duen edonori gonbitea luzatuz; hiri handi, eta kondenatutako periferietako kutsaduraz nekatu den jendea espero dugu.
Landa eremuen desagerpenaren aurrean sufritzen duten pertsonez osatutako erkidego bat eratu nahi dugu; industrietatik datozen kutsadura agenteen kontrol gabeko hedapenez arreta jartzen dutenez; soberakin industrial, hondakin, pestizida eta jakien hainbeste gehigarri sortzen duen demokrazia kapitalistaz nekatuta dauden pertsonak.
Tentsio Oso Altuko linearen aurrerapauso nabariaren aurrean erresistentzia da gure proposamena. Konfiantza osoa izaten jarraituko dugu herriak indarraz altxatuko direla; basoetan bizi nahi duten aktibisten desobedientzia, eta laburbilduz, hitz hauek ezagunak edo gertukoak sentitzen dituzten pertsonen sinismenak eragotziko dute tentsio oso altuko makinen eltze negargarria. Gure arteko ezagutzan oinarritzen da dena eta jar diezaiegun zailago!! Egin gure borroka, zure borroka!!!